XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERRA EDO AMODIOA

Jean ERRECART. Jaun deputatu eskualdunaren artikulua

Deputatu berri eta gazte baten lehen egimbidea da, etchea, ezagutu artian ichilik egoitia, eta begien zabalzea. Begiak zabaldu ditut eta erran nahi dautzuet ikhusi dituztanak ez direla bethi zuek eta nik ikhusi nahi ginduzkenak. Zuek hautaturik hemen gira Parisen zuen eta Prantziaren zerbitzuko. Eta badakigu zer nahi duen Frantziak.

Lehenik gerla madarikatu hunek egin dituen zauriak sendo arazi: ez bakarrik gure etchetako edo lurretako zauriak, bainan ere gure arimetakoak. Berriz frantses guzieri eman beren erresumaren baithan konfiantcha.

Langileri lana eta lanaren medioz haren gorphutzak galdegiten duen sokotria: jatekoa, edatekoa, beztigailuak eta egokitza, gisa hortan bere familiaren alchatzeko, miseriatik urrun.

Laborarientzat ere lana, ez dako gure eskualdetan huts eginen, bainan lana ongi pagatua, ez dezan ogia alcha galzetan, esnia sal galzetan, bizi dadien haren lan baitezpadako borthitzak emaiten daizkion dretchuen arabera. Salzekoa badu bainan zombat gauza falta, bestigailu arnes; egoitza trichte eta zikhin, argi eskasa, ura urrun, bideak tzarrak, sosa ere chuhur; gaztek nahi familia bat moldatu, etche bati lothu eta memento huntan ezin asma ere hori egiten ahalko dutela, orai miliuna hurbil behar delakotz, etche bati has eta has lotzeko.

Bertze ofizio guzietan izan ditezen mehasturu ala gobernuko emplegatu, usinako buruzagi ala ingénieur, orok geroaren beldurra.

Oro libertate pochi baten galdez eta sekulan baino gehiago hersatuak, libertatia segur orotarik aiphatua bainan bethi gehichago ostikatua.

Horra zer galdegiten duten Frantses guziek; eta ekhainaren bian beren paper ttipitoa ezarri zutelarik merian bakotchak bere gizonentzat, ez dut dudarik orok gauza horiek berak zituztela gogoan.

Frantziaren alchatze, lan gain gainetik ederra ea laster egin-beharra! Ezen hainitzentzat bihar berantegi izanen da. Bainan holako jana ez da nehola ere bururatzen ahal, ez badute frantses guziek elgar atchikitzen, batasun oso batean, lanari lotzen garrazki geroago eta gehiago, bakhotcha bere lekhuan, ordrea ezarriz bazter guzietan.

Zorigaitzez zombat gaizki abiatuak garen orai ere, politikak sekulan baino gehiago alderdikatuak, herra eta herra, kalomnia, elgar ezin ikhus. Frantzia dolakabea ithotzerat johan, besoak hedaturik, othoizka salba dezagun, eta politikeroak egun osoak leihorretik so oihuka eta kalapitan hek ere, ezin hautatuz zer gisetan behar den sabatu dohakabea.

Moisen demborako afera batzuen gainean debatean buhami batzu bezala, elgarri zer nahi erranka: Comunichtak bethi patriotes handiak, bakharrak egiazko frantses eta errepublikano; bertze guziak traidoreak, salduak, cagoulard edo nik dakita zer.

Dembora berean, erresuma handietako buruzagiak sekulan baino gibela, bakea ezin finkatuz. Gerla bat doi-doia akhabatua eta mundu guzia bertze baten beldur!

Horra zer gasailaren erdian Bidault presidentak behar duen gidatu bere gobernio berria. Ez du segur lan erretcha, bainan izan dezagun konfiantcha eta lagun dezagun. Gizon bat da baliosa memento huntan; jakintsun handia fermetasun aski eta gain gainetik katolikoa.

Herra guziak utzirik, bazterrerat nahi du moldatu Frantzia bat berria; hunen legea izanen baita elgarren artiko amodio, egiazko amodioa, hau gabe ez baita egiten ahal Frantziaren salbamendua.

Jean ERRECART, deputatu eskualduna